HILTZEKO JAIO GARA
ENBOR HILA:

Gazte hintzen artean
guztia huen, bero,
epel, fresko eta hotz!
Zahartzaroarekin bat, ordea,
guztia arrotz:
bai hego, bai ipar haize
hiregan oro oinaze...
Eta bizia duen orok
heriotza amaiera duen legez,
hi ere hilko haiz:

hil haiz dagoeneko...



"Enbor-hila"
1999 urtea
Gereziondoa. 
32x22 zm.


Iñigo Susperregi Pikabea
e-posta: inigosuspe@euskalnet.net
http://www.inigosusperregi.blogspot.com/